Harremanak

Helbidea: Aloña Mendi Elkartea Atzeko Kale 18-20, 20560 OÑATI Gipuzkoa Ikusi Mapan Telefon. 943 780 810 Posta elektronikoa alonamendi.txirrindularitza@gmail.com Facebook TWITTER

viernes, 18 de septiembre de 2020

Joan den astekoa gogoan dutela lehiatuko dira asteburuan

 goiena

Joan den astekoa gogoan dutela lehiatuko dira asteburuan
Danel Casais helmugan sartzen joan den zapatuko lasterketan

Asteburuan izango diren hiru probatan izango dira Oñatiko txirrindulariak. Biharkoa, zapatua, gainera, Oñatin izango da: Lehendakari Txapelketan sartzen den Mikel Deuna saria. 23 urte azpikoek hartuko dute parte hor.

Gaizka Maiztegi (La Torre) eta Xabier Murgiondo (Laboral Kutxa) oñatiarrek parte hartuko dute biharko lasterketa horretan. Unibertsitateko etorbidean hasi eta bukatuko da lasterketa. 100 kilometro izango ditu eta, Ber-garatik eta Zubillagatik ez ezik, Udanatik, Gabiriatik, Lierni gainetik, Mutiloatik, Zeraindik, Torreauzotik eta Arregi gainetik ere pasako dira txirrindulariak. 10:00etan izango da lasterketaren hasiera. Gaztelekua izango da inskripzioak egiteko tokia.

Domeka goizean, berriz, bakarkako erlojupeko Gipuzkoako txapelketak izango dira Alegian. Eta han ere izango dira txirrindulari oñatiarrak. Mutiletan, gazte mailan, 10:00etan abiatuko da lehenengoa. Unai Cueva, Aimar Erostarbe eta Danel Casais, hirurak Ulma etxekoak, han izango dira. Emakumezkoena 11:00etan hasiko da. 23 urtez azpikoek eta gazte mailakoek hartuko dute parte hor. Garazi Erostarbe (Sopela) laugarrena izango da irteten.

miércoles, 16 de septiembre de 2020

XXX III. MIKEL DEUNAREN SARIA.LEHENDAKARI TXAPELKETA



 2020/09/19. 


100 Kmto.


Irteera, Unibertsitate Etorbidean, 10:00


Helmuga, leku berean izango da.(12.30)


RUTOMETROA


OÑATIARRAK:


 -GAIZKA MAIZTEGI...(LA TORRE)  

-XABIER MURGIONDO...(LABORAL-KUTXA)  



domingo, 13 de septiembre de 2020

Danel Casaisek irabazi du etxean, Mikel Deuna Saria

 GOIENA

Maialen Santos 2020-09-12 15:21


Danel Casais oñatiarra izan da garaile zapatu goizean egindako lasterketan. Ampo taldeko Unax Iztueta eta Enekoitz Azparren sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 

Zapatu goizean egin dute Oñatin Mikel Deuna txirrindulari saria. 83 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulari gazteek, eta Udanako, Atagoitiko eta Aztiriako gainak gainditu behar izan dituzte.

Ulma-Aloña Mendi taldeko txirrindularia izan da helmugaratzen lehena, eta, beraz, lasterketaz gain, lehen oñatiarraren saria ere irabazi du. Probaren 15. kilometroan utzi du tropela atzean beste lau txirrindularirekin batera, eta azken kilometroetan egin du ihesaldia Casaisek. Tarteko helmugen saria ere berak eskuratu du. 

Iztuetak eta Azparrenek osatu dute podiuma; biak ala biak, Ampo taldekoak. Lehenak, gainera, mendiko saria ere eraman du gaur. 

Azkenik, taldekako sailkapenean Ulma-Aloña Mendi talde oñatiarra izan da garaile.

62. MIKEL DEUNAREN SARIA..DANEL CASAISEK IRABAZI DU.2020/09/13.

Lasterketa,lehenengo Oñatiarren saria eta tarteko helmugak ere irabazi du.

Taldekako sailkapenean,ALOÑA MENDI-ULMA taldea izanda garaile



  KARTELA


domingo, 6 de septiembre de 2020

Irabazlea zehazteko esprintean sartu dira Aimar Erostarbe eta Unai Cueva


Irabazlea zehazteko esprintean sartu dira Aimar Erostarbe eta Unai Cueva
Junior mailako mutilen esprinta, Mallorkan

40 ziklista onenen artean erabaki da junior mailako Espainiako Txapelketa, eta talde horretan sartu dira bi ziklista oñatiarrak. Juan Ayuso valentziarrak berretsi du iazko txapelketa, 03.09.20ko denborarekin. Bestalde, nesken lasterketan, Garazi Estevez 24. heldu da helmugara. Junior mailako nesken txapelka Eva Anguelak (Madril) jantzi du.

Gaur jokatu dira Espainiako Txapelketako junior mailako errepideko probak: neskena 82 kilometrokoa eta mutilena 134koa. Eta biak ala biak, esprintean erabaki dira. Mutilenean 40 txirrindulari heldu dira azken metroetara irabazteko aukerekin (tartean Aimar Erostarbe eta Unai Cueva) eta neskenean hamazazpi ziklista sartu dira esprintean.

Erostarbe hamargarrena izan da eta Cueva 33.ena, Ayusoren denbora berdinarekin. Hau da, 03.09.20 markatuta. Aldiz, Danel Casais, 51.en lekuan sailkatu da, 03.10.37ko denbora eginez.

Garaik ez du bukatu

Erlojupeko proban modura, Estevezek ondo bukatu du gaurko lasterketa. Ezin izan du esprintean sartu, baina, denbora ona egin du bukaeran: 02.15.50. Bestalde, Xubane Garaik ez du zorterik izan: bitan erori da lurrera eta ezin izan du lasterketa bukatu.

 


sábado, 5 de septiembre de 2020

Aimar Erostarbe, bailarako ordezkari onena Espainiako txapelketako erlojupekoan.....



Aimar Erostarbe, bailarako ordezkari onena Espainiako txapelketako erlojupekoan
Aimar Erostarbe, Espainiako Txapelketako erlojupekoan.

Txirrindulari oñatiarra bederatzigarren lekuan sailkatu da mutilen proban 0.27.58ko denbora eginez. Aldiz, Garazi Estebez hamaikagarrena izan da 0.33.27ko denborarekin eta Xauben Garai hamazazpigarrena, 0.34.18 eginda. Txapeldunak Juan Ayuso valentziarra (0.26.11) eta Idoia Eraso nafarra izan dira (o.31.16).

Gustura bukatu du Aimar Erostarbek erlojupekoa. "Azken bi lasterketatan erorikoak izan ditut, eta gorputza minduta daukat oraindik. Mallorkara etorri aurretik sentsazio txarrak nituen. Hori horrela, gaurko emaitzak harritu egin nau. Gustura ibili naiz eta emaitza ona dela uste dut", esan dio GOIENAri.

Lesioekin ibili da azken hilabetetan Garazi Estevez. Horregatik zalantza askorekin joan zen Espainiako Txapelketara. "Kontziente nintzen ez zela erraza izango. Psikologikoki ez nago indartsu, eta hori ezinbestekoa da lasterketak irabazteko. Dena den, ikusita nire aurretik sailkatu diren ziklista guztiak nire mailako onenak direla, pozik nago egindako lanarekin", esan du aretxabaletarrak.

Garai, "amorratuta"

Erostarberen eta Estevezen kontrara Xubane Garaik "amorratuta" bukatu du erlojupekoa. "Ohetik jaiki orduko konturatu naiz sentsazioak ez zirela onenak. Bizikleta gainean berdin sentitu naiz. Eman nezakeena baino askoz gehiagorako gai izanda, erlojupekoa eskasa izan da". 

Ibilbide, laua

 Mallorkan jokatzen diharduten Espainiako txapelketako erlojupekoa ibilbide berbera egin dute maila guztietako ziklistek. Ia laua den 21,6 kilometroko ibilbidea. Irteerako orduaren arabera, batzuek, haizea kontra izan dute hasierako hemezortzi kilometroetan.


viernes, 4 de septiembre de 2020

Debagoieneko txirrindulariak Espainiako Txapelketara bidean

Oihana Elorza 2020-09-03 19:31
Txirrindularitzako Espainiako Txapelketak jokatuko dituzte asteburuan Mallorcan eta Debagoieneko bost txirrindulari lehiatuko dira gazte mailan Euskadiko selekzioarekin: Aimar Erostarbe, Danel Casais eta Unai Cueva oñatirrak eta Xubane Garai eta Garazi Estebez aretxabaletarrak.
Emakumeek, Erostarbek eta Garaik, erlojupekoa dute egubakoitzean. Domekan, ostera, guztiek jokatuko dute: 08:30ean dute lasterketa emakumeek eta 11:00etan gizonek. Asteburuaz disfrutatzera, lagunak egitera eta lasterketan ahalik eta ondoen ibiltzeko asmoekin joan dira guztiak Mallorcara.