Harremanak

Helbidea: Aloña Mendi Elkartea Atzeko Kale 18-20, 20560 OÑATI Gipuzkoa Ikusi Mapan Telefon. 943 780 810 Posta elektronikoa alonamendi.txirrindularitza@gmail.com Facebook TWITTER

domingo, 13 de septiembre de 2020

Danel Casaisek irabazi du etxean, Mikel Deuna Saria

 GOIENA

Maialen Santos 2020-09-12 15:21


Danel Casais oñatiarra izan da garaile zapatu goizean egindako lasterketan. Ampo taldeko Unax Iztueta eta Enekoitz Azparren sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 

Zapatu goizean egin dute Oñatin Mikel Deuna txirrindulari saria. 83 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulari gazteek, eta Udanako, Atagoitiko eta Aztiriako gainak gainditu behar izan dituzte.

Ulma-Aloña Mendi taldeko txirrindularia izan da helmugaratzen lehena, eta, beraz, lasterketaz gain, lehen oñatiarraren saria ere irabazi du. Probaren 15. kilometroan utzi du tropela atzean beste lau txirrindularirekin batera, eta azken kilometroetan egin du ihesaldia Casaisek. Tarteko helmugen saria ere berak eskuratu du. 

Iztuetak eta Azparrenek osatu dute podiuma; biak ala biak, Ampo taldekoak. Lehenak, gainera, mendiko saria ere eraman du gaur. 

Azkenik, taldekako sailkapenean Ulma-Aloña Mendi talde oñatiarra izan da garaile.

No hay comentarios:

Publicar un comentario