Harremanak

Helbidea: Aloña Mendi Elkartea Atzeko Kale 18-20, 20560 OÑATI Gipuzkoa Ikusi Mapan Telefon. 943 780 810 Posta elektronikoa alonamendi.txirrindularitza@gmail.com Facebook TWITTER

lunes, 17 de junio de 2019

Aimar Erostarbe bigarren, 33. Olakua proban

GOIENA

16:00etan hasi da Oñatin, 33. Olakua txirrindulari proba. Txirrindulariek 55 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute eta tartean, Udana gaina igaro behar izan dute. Hala, Dinuy taldeko Haritz Sein izan da onena ordu bete eta hamazazpi minutuko proba eginda, baina denbora berean iritsi da Aimar Erostarbe oñatiarra. 

Esprint-a

Bidaurretako biribila igaro eta metro gutxira hasi dute esprint-a, taldetxoa sortu duten zortzi txirrindulariek, tartean Aimar Erostarbe oñatiarra zegoen eta  bigarren helmugaratzea lortu du. 

Bailarako ordezkariak

Erostarbez gain, Ulma taldeak beste ordezkari bat izan du lasterketan, Aimar Madina, hain zuzen ere. Madina, 28. postuan helmugaratu da ordu bete eta hogei minutuko lasterketa eginda. Horrez gain, Bergarako Bolintxo taldeak, lau txirrindulari izan ditu lasterketan eta taldeko onena, Markel Oregi izan da, hemeretzigarren postuan helmugaratu delarik, ordu eta hemeretzi minutuko lasterketa eginez. Unai Zenitagoia, Liher Eguren eta Ibai Unamuno izan dira Bolintxo taldeko gainontzeko txirrindulariak, 32, 36 eta 52. postuak eskuratuz, hurrenez hurren. 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA-33. OLAKUA PROBA...OÑATI...2019-06-16

RUTOMETROA.

SAILKAPENA

ARGAZKIAK:ALAITZ ZUBIAURRE



LXXXIV. SAN JUAN SARI NAGUSIA...EIBAR...19-06-16


domingo, 16 de junio de 2019

Gipuzkoako banakako erlojupeko txapelketa izan da gaur Bergaran.2019

GOIENA

Gipuzkoako banakako erlojupeko txapelketa izan da gaur Bergaran
Bergarako San Antonio Sariaren 83. edizioa jokatu dute gaur arratsaldean, Gipuzkoako Banakako Erlojupeko Txapelketa hain zuzen. Kadeteentzako lasterketa izan da eta 90 ziklista inguru batu dira irteera puntuan, San Antonio kalean. Txirrindulariak 30 segunduro irten dira. Ulma taldeko Aimar Erostarbe oñatirrak lortu du denborarik onena.Bigarren postua Bazpi taldeko Beñat Carbayedak lortu du eta hirugarrena, berriz, Viveros San Anton taldeko Kimetz Etxabek.
Eskualdeko ordezkaritza zabala izan da erlojupekoan, honako talde hauek hartu baitute parte: Bolintxo Okindegia, Lana / Lokatza ZE Bergara, Ulma / Aloña Mendi - Oñati eta  Dorletako Ama - Arrasate.
Ziklismo hitzorduz betetako asteburua da hau, atzo, Bergara Hiriko San Martzialeko Emakumeen Txirrindularitza Saria jokatu baitzen eta bihar berriz, Olakuako probaren 33. edizioa jokatuko dute Oñatin. Azken honetan, Kadeteek Gipuzkoako Txapelketa izango dute jokoan; Aloña Mendikoek 55 kilometroko lasterketa antolatu dute. Lasterketa 16:00etan hasiko dute eta 17:30ean amaituko da.

GIPUZKOAKO BANAKAKO ERLOJUPEKO TXAPELKETA...BERGARA...2019-06-15

RUTOMETROA.

SAILKAPENA

ARGAZKIAK:ALAITZ ZUBIAURRE


XXXVI MEMORIAL M. OIARZABAL-A. URKOLA...ANOETA... 19-06-15


Eskolarte mailako txirrindulari proba..URRETXU..2019-06-15.

ALEBIN NESKAK.



1-Ainize Lopez de Aretxabaleta
2-Aroa Saez.

3-Izar Ezquibel.

ALEBIN MUTILAK

Alebin mutilak:
1-Odei Salaberria.
2-Erlantz Aranburu.
3-Alvaro ferrero.

INFANTILAK.
1-Unax Errasti
2-Eneko Ortega.
3-Gari Ugarte.



jueves, 13 de junio de 2019

Oñatiko prologoarekin abiatuko da gazte mailako 30. Gipuzkoako Itzulia

GOIENA



Gazte mailako 30. Gipuzkoako Itzulia abiatuko da hurrengo astean eta gaur, ekainanaren 21ean, egubakoitza, Oñatin jokatuko den prologoa aurkeztu dute udaletxean. Aurkezpenean, Eduardo Soto, Gipuzkoako Federazioko zuzendaria, Kepa Umerez, Aloña Mendi txirrindularitza saileko kidea eta Borja Moiua, jarduneko kirol zinegotzia izan dira. 

Prologoa eta hiru etapa

Itzulia Oñatiko prologoarekin hasi da, hilaren 21ean. Erlojupeko saio bat izango da eta txirrindulariek 2 kilometroko eta 100 metroko ibilbidea egin beharko dute. Irteera Txaketua taberna ondoan izango da eta azken orduko aldaketarik ezean, txirrindulariak plazan helmugaratuko dira. Lehen txirrindularia 17:15ean irtengo da eta minutu erdiko aldearekin irtengo dira. 
Lehen etapa, Olaberrian hasi eta amaituko da eta txirrindulariek 78 kilometro eta 300 metroko ibilbidea egin beharko dute, tartean, Lierni eta Gabiariako portuak igarota. Hurrengo egunean, itzuliko bigarren etapa izango da jokoan. Kasu honetan, txirrindulariak Andoinen hasiko dira eta ibilbidean Xoxoka edota Andazarrate mendateak izango dituzte. Hirugarren eta azken etapa, Lazkaon izango da, 95 kilometro eta 300 metroko ibilbidearekin. 

150 txirrindulari inguru

Gipuzkoako txirrindulari talde guztiek hartuko dute parte itzuli honetan, baina baita Bizkaia zein Arabako taldeek ere. Hala, guztira, 150 txirrindulari inguruk hartuko dute parte. Debagoieneko ordezkari gisa, Aloña Mendi taldea arituko da, Unai Cueva, Ander Blazquez eta Aritz Torres txirrindulari oñatiarrekin eta Ander Uribesalgo txirrindulari bergararrarekin. 

Aloña Mendi txirrindularitza sailaren lana

Borja Moiua, jarduneko kirol zinegotziak Aloña Mendi txirrindularitza saileko kideen lana eskertu du, horrelako ekintzak antolatzen laguntzeko hartzen duten lanagatik. Horrez gain, Gipuzkoako Federazioko zuzendaria den Eduardo Sotok oroigarri bat eman dio Kepa Umerez, Aloña Mendi txirrindularitza saileko kideari, taldearen lana eskertuz. 
Eduardo Soto eta Kepa Umerez

domingo, 9 de junio de 2019

GIPUZKOAKO TXAPELKETA-33. OLAKUA PROBA

2019/06/16.


Maila - Kadeteak.


Ordua-  16:00 


Lekua- OÑATI 

Tituloa-
GIPUZKOAKO TXAPELKETA-33. OLAKUA PROBA.


RUTROMETROA


 ALOÑA MENDI-ULMA.

ZUZENDARIA:

-JULEN UMEREZ.

2ºURTEKOAK.
-AIMAR EROSTARBE.
-DANEL CASAIS.


1º URTEKOAK.

-XABAT CASTAÑOS.
-BEÑAT BUQUETE.
-AIMAR MADINA.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA-33. OLAKUA PROBA

2019/06/16.


Maila - Kadeteak.


Ordua-  16:00 


Lekua- OÑATI 

Tituloa-
GIPUZKOAKO TXAPELKETA-33. OLAKUA PROBA.


RUTROMETROA


 ALOÑA MENDI-ULMA.

ZUZENDARIA:

-JULEN UMEREZ.

2ºURTEKOAK.
-AIMAR EROSTARBE.
-DANEL CASAIS.


1º URTEKOAK.

-XABAT CASTAÑOS.
-BEÑAT BUQUETE.
-AIMAR MADINA.