2019-06-15 15:13
Bergarako San Antonio Sariaren 83. edizioa jokatu dute gaur arratsaldean, Gipuzkoako Banakako Erlojupeko Txapelketa hain zuzen. Kadeteentzako lasterketa izan da eta 90 ziklista inguru batu dira irteera puntuan, San Antonio kalean. Txirrindulariak 30 segunduro irten dira. Ulma taldeko Aimar Erostarbe oñatirrak lortu du denborarik onena.Bigarren postua Bazpi taldeko Beñat Carbayedak lortu du eta hirugarrena, berriz, Viveros San Anton taldeko Kimetz Etxabek.
Eskualdeko ordezkaritza zabala izan da erlojupekoan, honako talde hauek hartu baitute parte: Bolintxo Okindegia, Lana / Lokatza ZE Bergara, Ulma / Aloña Mendi - Oñati eta Dorletako Ama - Arrasate.
Ziklismo hitzorduz betetako asteburua da hau, atzo, Bergara Hiriko San Martzialeko Emakumeen Txirrindularitza Saria jokatu baitzen eta bihar berriz, Olakuako probaren 33. edizioa jokatuko dute Oñatin. Azken honetan, Kadeteek Gipuzkoako Txapelketa izango dute jokoan; Aloña Mendikoek 55 kilometroko lasterketa antolatu dute. Lasterketa 16:00etan hasiko dute eta 17:30ean amaituko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario