Harremanak

Helbidea: Aloña Mendi Elkartea Atzeko Kale 18-20, 20560 OÑATI Gipuzkoa Ikusi Mapan Telefon. 943 780 810 Posta elektronikoa alonamendi.txirrindularitza@gmail.com Facebook TWITTER

domingo, 6 de septiembre de 2020

Irabazlea zehazteko esprintean sartu dira Aimar Erostarbe eta Unai Cueva


Irabazlea zehazteko esprintean sartu dira Aimar Erostarbe eta Unai Cueva
Junior mailako mutilen esprinta, Mallorkan

40 ziklista onenen artean erabaki da junior mailako Espainiako Txapelketa, eta talde horretan sartu dira bi ziklista oñatiarrak. Juan Ayuso valentziarrak berretsi du iazko txapelketa, 03.09.20ko denborarekin. Bestalde, nesken lasterketan, Garazi Estevez 24. heldu da helmugara. Junior mailako nesken txapelka Eva Anguelak (Madril) jantzi du.

Gaur jokatu dira Espainiako Txapelketako junior mailako errepideko probak: neskena 82 kilometrokoa eta mutilena 134koa. Eta biak ala biak, esprintean erabaki dira. Mutilenean 40 txirrindulari heldu dira azken metroetara irabazteko aukerekin (tartean Aimar Erostarbe eta Unai Cueva) eta neskenean hamazazpi ziklista sartu dira esprintean.

Erostarbe hamargarrena izan da eta Cueva 33.ena, Ayusoren denbora berdinarekin. Hau da, 03.09.20 markatuta. Aldiz, Danel Casais, 51.en lekuan sailkatu da, 03.10.37ko denbora eginez.

Garaik ez du bukatu

Erlojupeko proban modura, Estevezek ondo bukatu du gaurko lasterketa. Ezin izan du esprintean sartu, baina, denbora ona egin du bukaeran: 02.15.50. Bestalde, Xubane Garaik ez du zorterik izan: bitan erori da lurrera eta ezin izan du lasterketa bukatu.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario