Gipuzkoako selekzioko kide bezala ariko da asteburu honetan hiru etapa dituen nazioarteko proba ezagunean.
Unax Errasti Gipuzkoako selekzioko sei kidetako bat izango da asteburu honetan Frantzian, Bordeletik oso gertu, jokatuko den Girondeko Tourean. Egubakoitzean joango dira eta bi egunetan hiru etapa jokatuko dituzte, bat zapatuan eta bi domekan.
Frantziarrez gain, Alemaniatik, Belgikatik, Australiatik, Kanadatik, Kazajistandik, Estatu Batuetatik, Italiatik eta Portugaldik etorriko dira hainbat talde. Nazioartean goi mailako proba da. Pandemiaren eraginez bertan behera geratu zen 2020 eta 2021ean. Azken irabazlea, 2019koa, egun Ineos taldeko kide den eta Euskal Herriko Itzulian Mallabiako etapa irabazitako Carlos Rodríguez andaluziarra da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario