Harremanak

Helbidea: Aloña Mendi Elkartea Atzeko Kale 18-20, 20560 OÑATI Gipuzkoa Ikusi Mapan Telefon. 943 780 810 Posta elektronikoa alonamendi.txirrindularitza@gmail.com Facebook TWITTER

domingo, 20 de febrero de 2022

AURKEZPENA 2022.

 goiena


44 txirrindulari izango ditu errepidean Aloña Mendik

44 txirrindulari izango ditu errepidean Aloña Mendik
Aurtengo denboraldiko Aloña Mendiko txirrindulariak eta prestatzaileak.

Aurtengo denboraldian gazte, kadete, infantil eta alebin mailetan arituko diren taldeen aurkezpenak egin ditu gaur Aloña Mendiko txirrindulari elkarteak; 44 txirrindulari. Gazte mailakoan, inguruko herrietakoak ere badaude. Afizionatuen mailan, beste talde banatan hasi dute denboraldia hiru herritarrek.

Eskola mailan, 27 txirrindulari ditu Aloña Mendik hiru kategoriatan banatuta: benjamin (5), alebin (15) eta infantil (7). Ruper Arkauz izango da talde guztien koordinatzailea eta Bizipoz Kafe, babeslea. Martxoaren 26an Oñatin egingo den lasterketa izango dute denboraldiko lehena.

Benjaminak: Martin Esparza Castaños, Unai Irizar Perez de Arenaza, Ganix Martin Altube, Iraitz Urteaga Martin eta Auritz Urzelai Aizpeolea. Zuzendariak: Mario Garcia eta Andoni Beristain.

Alebinak: Oinatz Agirregabiria Agirre, Ane Atorrasagasti Fernandez, Oier Ezkibel Bastida, Xabier Gabilondo Urzelai, Peru Guenetxea Irizar, Aimar Irizar Perez de Arenaza, Aiur Moreno Zubia, Iker Murguzur Diaz de Monasterioguren, Luken Olalde Agiriano, Hodei Ruiz Martin, Xabi Soares Fernandez, Urko Ugarte Elorza, Bittor Ugarte Madinagoitia, Telmo Urzelai Ugarte eta Oinatz Zumalde Zelaia. Zuzendariak: Aitor Atorrasagasti eta Iñigo Ezkibel.

Infantilak: Arantxa Anduaga Santos, Urko Bikuña Arroyo, Izar Ezkibel Bastida, Danel Irizar Azkune, Oihan Irizar Urkia, Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren eta Maddi Oleaga Garcia. Zuzendariak: Anartz Murguzur eta Markel Irizar.

Bizipoz Kafe etxeak babestuko dituen txirrindulariak.

Goragoko mailak ULMA etxeak babestuko ditu: kadeteak (8) eta gazteak (9). Kadeteek otsailaren 26an hasiko dute denboraldia Beasainen eta gazte mailakoek, berriz, otsailaren 27an, Eibarren.

Kadeteak: Alex Beristain Santos, Mario Elizburu Perez, Aner Hervas Etxeberriarteun, Xabat Irizar Perez de Arenaza, Danel Markuleta Bikuña, Eneko Mugarza Aurre, Jon Sanchez Gonzalez eta Julen Zubia Aguirre. Zuzendariak: Iñaki Mugarza, Julen Umerez eta Ekaitz Txintxurreta.

Gazte mailakoak: Aratz Arenaza Irizar, (Bergara) Haritz Arregi Zubizarreta, Xabat Castaños Andres, Liher Eguren Toledo (Bergara), Unax Errasti Urteaga (Antzuola), Ibon Larrañaga Diaz de Gereñu (Eskoriatza), Aimar Madina Zubia, Carlos Ugarte Eris (Aramaio) eta Markel Zubia Oria. Zuzendariak: Julen Arkauz, Mikel Fernandez, Julen Otero, Ander Blazquez eta Aitor Umerez.

ULMA etxeak babestuko dituen txirrindulari guztiak.

Aurten lau neska daude Aloña Mendiko tropelean.

Zuzendari edo prestatzaile ibiliko direnak.

Aloña Mendiko txirrindulari elkarteko ordezkariak. Lehendakaria: Kepa Umerez. Lehendakari ordea: Iosu Alberdi. Idazkaria: Imanol Arkauz. Diruzaina: LIno Urzelai. Bokalak: Ruper Arkauz, Aitor Atorrasagasti, Mikel Larrea eta Juan Karlos Mugarza.

Afizionatu mailan, hiru oñatiarrek hasi dute denboraldia kanpoko talde banatan: Danel Casais (Laboral Kutxa), Aimar Erostarbe (Baqué) eta Unai Cueva (Eulen). Azken hori ez da gaur Oñatin izan justu Eulenek ere denboraldi aurkezpena egin duelako gaur.

Danel Casais eta Aimar Erostarbe.

Oñatin egingo diren lasterketak

Hauxe Oñatin egingo diren lasterketen egutegia:

  • Eskolarrak: martxoak 26
  • Kadeteak: ekainak 5 (Olakua saria)
  • Gazte mailakoak: uztailak 16 (Arantzazuko igoera) eta irailak 10 (Gari Baños memoriala)
  • Afizionatuak: irailak 17 (Oñati saria)

No hay comentarios:

Publicar un comentario