Harremanak
domingo, 28 de noviembre de 2021
sábado, 27 de noviembre de 2021
Ziklo-krosarekin gozatzea helburu, lokatzetan murgilduta dabil Arrikrutz Aloña Mendi.
goiena
Ziklo-kros denboraldia martxan da, eta ondorioz, baita Arrikrutz Aloña Mendi taldea ere. Hamarkada baten ostean Oñatiko lasterketak "atseden urtea" izango duen arren, bost gaztek dihardute inguruko herrietan pedalei eragiten. "Emaitzetatik harago, gozatzea dugu helburu", baina emaitzek laguntzen dutenean, errazago izan ohi da lokatz, eskailera eta oztopo artean murgiltzea; Alex Beristain Gipuzkoako txapeldun izan berri da kadete mailan, eta Aimar Madina ere podiumaren bigarren koskara igo zen junior kategorian.
San Martingo zuhaiztian egindako teknifikazio entrenamendu batean izan da Julen Iriondo kazetaria, Hemen Debagoiena saioan txirrindulari zein teknikarien jarduna gertuagotik ezagutu asmoz.
lunes, 22 de noviembre de 2021
martes, 16 de noviembre de 2021
sábado, 13 de noviembre de 2021
Lehen postuetan bukatu dute Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa Oñatiko txirrindulariek.
GOIENA
Kadete mailan, Alex Beristain da Gipuzkoako txapelduna, eta Aimar Madina, berriz, azpi txapelduna gazte mailan. Beasainen jokatu da gaur goizean Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa. Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko txirrindulariak dira biak.
"Oso lasterketa polita egin dute biek. Disfrutatu egin dute, eta emaitza onak lortu dituzte. Pozik gaude denok, bai", adierazi du Arrikrutz-Aloña Mendiko taldeko koordinatzaile Ruper Arkauzek. "Alex sartu berria da eta bere tokia bilatzen ari zen, eta badirudi gaur topatu duela, oso lasterketa polita egin du. Aimarrek, berriz, hutsagatik ez du txapela irabazi".
Urriaren amaieran hasi zen ziklokros denboraldia Arrikrutz Aloña Mendi taldeko txirrindularientzat. Bost txirrindulari ditu aurten Oñatiko taldeak: Alex Beristain eta Danel Markuleta, kadete mailan; eta Xabat Castaños, Aimar Madina eta Markel Zubia, gazteetan. Zuzendari lanetan, berriz, arkauztarrak, Iker, Jon eta Julen.
miércoles, 10 de noviembre de 2021
EROSTARBE BAQUE-RA ETA CASAIS LABORAL KUTXA-RA.
Talde ezberdinetan eta bakoitzak berean lehiatuko dira hurrengo denboraldian Aimar Erostarbe eta Danel Casais, biak afizionatu mailan. Baqué taldean sartu da Erostarbe eta Laboral Kutxa taldean Casais.
Baque txirrindulari taldeko kide izango da Aimar Erostarbe (Aloña Mendi) oñatiarra hurrengo denboraldia. 2022ko taldea osatuko duten ziklisten artean aurkeztu du Baque taldeak Erostarbe.
Danel Casais (Ampo), berriz, Laboral Kutxa taldean aritu da hurrengo denboraldian. Euskadi Fundazioko Laboral Kutxa talde amateurrak bederatzi txirrindulari fitxatu ditu eta guztira 19 txirrindulari izango ditu hurrengo denboraldian, 23 urtez azpikoak guztiak eta horietako bat da Casais.