Beasainen jokatuko da lasterketa bihar, abuztuak 30, 10:30ean. Junior mailako ziklistek 93,7 kilometro egin beharko dituzte, Beasain-Beasain ibilbidean. Tartean, Liernia, Altzo eta Olaberria mendateak igo beharko dituzte.
Ulma taldeko bi ziklista oñatiarrekin batera, Enekoitz Azparrenek, Beñat Carbayedak, Haimar Etxeberriak eta Aitzol Sasietak osatuko dute Euskadiko selekzioa, Xabier San Sebastian hautatzailearen aginduetara.
Europakotik bueltan
Aimar Erostarbek junior mailako Europako txapelketan parte hartu zuen atzo, egubakoitza, Briançonen. Espainiako selekzioko kide izan zen oñatiarra, baina ezin izan zuen proba bukatu. Ibilbidearen lehen itzulian, eroriko baten erruz, moztuta geratu zen Igor Arrietarekin batera. Azken horrek lortu zuen tropelarekin bat egitea. Erostarbek bertan behera utzi zuen lasterketa.
Gipuzkoako Klasikaren ostean, Espainiakoan parte hartuko du. Hor ere, Euskadiko maillotarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario