Harremanak

Helbidea: Aloña Mendi Elkartea Atzeko Kale 18-20, 20560 OÑATI Gipuzkoa Ikusi Mapan Telefon. 943 780 810 Posta elektronikoa alonamendi.txirrindularitza@gmail.com Facebook TWITTER

sábado, 19 de octubre de 2019

Sei txirrindulari aurten ere Arrikrutz Aloña Mendi ziklo-kross taldean

goiena

Sei txirrindulari aurten ere Arrikrutz Aloña Mendi ziklo-kross taldean



Kideetako hiru Junior mailan lehiatuko dira, eta beste hirurak, Kadeteetan. Abenduaren 15ean izango da Aloña Mendik Oñatin antolatzen duen ziklo-kros proba.

Bederatzigarren urtez, ziklo-kros taldea izango du Oñatiko Aloña Mendi Kirol Elkarteak, eta gaur iluntzean egin dute taldekideen aurkezpena. Sei txirrindularik osatuko dute denera taldea: Katede mailan, Aimar Madinak, Xabat Kastañosek eta Markel Zubiak; Junior mailan, bestalde, Unai Cuevak, Aimar Erostarbek eta Aritz Torresek. Ziklo-krosean ibiltzeaz gain, denek ere parte hartzen dute errepideko lasterketetan. Zuzendariak, aldiz, Josu Alberdi, Iker Arkauz eta Julen Arkauz izango dira.
Kadete mailako kideak: Xabat Kastaños, Markel Zubia eta Aimar Madina.
Junor mailako txirrindulariak: Aitz Torres, Aimar Erostarbe eta Unai Cueva.
Katede eta Junior mailan taldeak izaten aitzindaria da Aloña Mendi. "Ziklo-krosean aritzen diren mutilek laguntza behar izaten dute, eta aurtengo denboraldian ere laguntza hori ematea da gure asmoa ", azaldu du taldeko arduradun Ruper Arkauzek, eta gaineratu: "Denboraldi honetarako helburuak, beti bezala, txirrindulariek ikastea eta gozatzea dira". Arduradunaren esanetan, asmoa ez da lasterketak irabaztea, baina taldea txirrindulari lehiakorrek osatzen dutela nabarmendu du: "Joan den astean lehen lasterketa izan zen Orduñan, eta Junior mailako hirurak lehenengo hamabosten artean sailkatu ziren. Guk ezer eskatu gabe aurrean ibiltzeak zerbait esan gura du".

Oñatiko lasterketa, abenduaren 15ean

Taldea ateratzeaz gain, aurten ere ziklo-kros lasterketa antolatuko du Aloña Mendik. Abenduaren 15ean izango da, aurrekoetan bezala, Urrutxun. "Bere garaian, ibilbidean eskailerak jarri genituenean parte-hartzaile batzuk kexatu egin ziren arren, eguna ikono ere bihurtu dira. Asmoa da zirkuitua ahalik eta berdinen mantzentzea: azkarra da, teknikoa, eta ikusteko polita", azaldu du Arkauzek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario